
Bio-osasuna

Espezializazio handiko ingurune estrategikoa
Bio-osasunaren sektorea lehentasunezkoa daAkitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualderako.
Hiru eskualdeetako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiek funtsezko lehentasuntzat hartzen dute sektore hori. Nafarroako (S3)-aren kasuan, “Osasuna” da lehentasunezko gai bat; Euskadin, “Biozientziak” dira funtsezko 3 teknologia erraztailetako bat eta “Zientziaren Industria” eta “Zahartzea eta Osasuna” lehentasunezko merkatutzat hartzen dira; eta Akitania Berria eskualdean, honako hauek dituzte lehenta-sunezko gaitzat: “Zahartzerako eta Osasunerako printzipio aktiboen Askatze Adimentsua” eta “Pazien-tearentzako zaintze integratuak eta arreta-teknikak”.

CLUSTER TIC SANTE 80 enpresa baino gehiago biltzen ditu, eta horiek IKTen arloko soluzioak ematen dituzte ospitale-kudeaketarako, telemedikuntzarako eta osasun-datuen kudeaketarako.
GIPSO (Groupement des industries Pharmaceutiques et de Santé du Sud-Ouest) 60 enpresa baino gehiago biltzen ditu honako azpisektore hauetan: farmaziagintza, kosmetikagintzan, medikuntza-gailuak eta ikerkuntza..
BASQUE BIOCLUSTER Euskadiko hogeita hamar bat bioteknologia-enpresa biltzen ditu, giza eta animalia osasungintzan, kosmetikagintzan eta diagnostikoan aritzen direnak.
Nafarroa, kluster natural bat
Nafarroako Foru Komunitatea bere osasun zerbitzu publiko eta pribatuengatik ezaguna da. Arretaren arloan, batetik, Nafarroako Unibertsitateko Klinika nabarmentzen da, beregana erakartzen baititu bertze eskualde eta herrialde batzuetako pazienteak, eta, bestetik,Nafarroako Ospitalegunea.
HEZKUNTZA
Goi-mailako Hezkuntzari dagokionez, Nafarroak honako gradu hauek ematen ditu Nafarroako Uni-bertsitatean: Medikuntza, Farmazioa, Giza Nutrizioa eta Dietetika, Erizaintza, Biologia, Biokimika, Kimika eta Ingeniaritza Biomedikoa; eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, berriz: Erizaintza eta Fisioterapia.
Horrek, prestakuntza altuko pertsonala lor daitekeela bermatzen du.
IKERKUNTZA
Osasunari buruzko Ikerkuntzari, dagokionez, aipatutako bi Unibertsitate horiez gain, beste bi Erakunde ere nabarmentzekoak dira:
- CIMA. Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Aplikatutako Ikerkuntza Zentroa 300 ikertzaile baino gehiago ditu, 20 herrialdetakoak. cima.unav.edu
- NAVARRABIOMED- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketa Biomedikorako Zentroa. Publikoaren ikerkuntza klinikoa eta sanitarioa biltzen ditu. www.navarrabiomed.es
Ikerkuntza-ekosistema horrek “Lekaroz Campus Enpresariala ́ ́-ren enpresei, zentru eta unibertsitate horiekin elkarlanean, lehen mailako i+G proiektuetan lan egiteko aukera ematen die.
ENPRESA GARAPENA
Industriaren arloan, Biofarmaziagintza,nabarmentzen da, eta CINFA da arlo horretako trakzio-enpresa (Espainian botika generikoetan lehena) bere inguruan, enpresa-ekosistema bat sortu du (IDIFARMA, 3P Biopharmaceuticals, Geiser Pharma,…).
Nafarroan ere badaude Ekipamendu eta Teknologia Sanitarioko dozena bat enpresa.
La Nafarroaren Garapenerako Sozietateak (SODENA) Bio-osasunaren sektorean espezializatutako zenbait Inbertsio Funtsetan, ere hartzen du parte, eta Nafarroan izanen diren proiektu enpresarial berrietan parte ahal izanen du inbertsiokide gisa.
“Ekosistema honek, “Lekaroz Campus Enpresarial ́ ́-ean ezartzen den enpresari,
Nafarroan kokatutako enpresekin (bezero potentzialak, hornitzaileak, kolaboratzai-leak…) negozioak egiteko eta bere proiektuen garapenerako finantzaketa espeziali-zatua lortzeko aukera ematen dio.
“Lekaroz Campus Enpresarial ́ ́-ean ezarritako lehen enpresa, LOZY’S PHARMACEUTICALS, alegia, ez da kasualitatezkoa sektore hontako enpresa izatea.