Efizientzia energetikoa

Efizientzia energetikoa

Espezializazio handiko ingurune estrategikoa

Energiaren Sektorea sektore ekonomiko gakoa daAkitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualderako, eta hala jasoa dago hiru eskualdeetako Espezializazio Adimentsuaren Estrategietan.. Nafarroan, Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (S3) lehentasunezko 6 gaietako bat da “Energia Berriztaga-rriak eta Baliabideak”; Euskadin, “Energia” Espezializazio Lehentasunetako bat da, eta, Akitania Berrian, bere lehentasunezko 11 gaietatik, 3etan agertzen da gai hori (“Biomasarako Mobilizazioa eta Industria-rako Biofindegiak”, “Ekoeraikuntza egurraren bidez eta eraikinetako eraginkortasun energetikoa” eta “Mugikortasun garbia eta adimentsua”)

Kluster indartsuetan taldekatutako sektore enpresarial dinamiko batean islatzen da eskualde-apustu estrategiko hori:




EUSKADIKO ENERGIA KLUSTERRA. Energiaren arloko 100 enpresa eta erakunde aktibo baino gehiago biltzen ditu.

CLUSTER ECO-HABITAT.. Ekoeraikuntzaren Klusterra da eta 130 eragile baino gehiago biltzen ditu (enpresak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, erakunde publikoak…) Akitania Berria eskualdearen iparraldean. Eskualde horren hegoal-
dean ere, badaude zenbait enpresa talde: BATEKO KLUSTERRAkCLUSTER BATEKO eraikuntza iraunkorrean aritzen diren Ipar Euskal Herriko enpresak biltzen ditu.

POLO AVENIA. Pauen kokatuta dago (Pirinio Atlantikoetan) eta, energiarekin lotutako geo-zientzien arloan, Frantziako Estatuak «Pole de Compétitivi-té»tzat (Lehiakortasun Gunea) hartzen duen bakarra da; arlo horretako eragileak biltzen ditu.


Nafarroa, Energia Berriztagarriak garatzen eta ezartzen aitzindaria

Historian zehar Nafarroak Energia Berriztagarrien alde egin duen apustuari esker, Europako eskualdeen aitzinaldean dago Europa 2020 Estrategiaren helburu energetikoak betetzeari dagokionez: gaur den egunean Nafarroan kontsumitzen den energia elektrikoaren %80 iturri berriztagarrietatik dator.
Datozen urteotan lidergo-kokaleku horri eusteko, Nafarroako Gobernua “Nafarroako Plan Energetikoa: 2030Ikusmuga”, prestatzen ari da gaur egun, “stakeholder” nagusiekin batean; erregai fosilekiko mendekotasuna modu nabarmenean gutxitu nahi du honako estrategia hauen bidez: energia berriztagarrien ekoizpena han-ditu, eraikuntzan eta industrian efizientzia energetikoa sustatu eta baliabide naturalen ahalmen energetikoa aprobetxatu.

Azken 30 urteetan, Nafarroan, hezkuntza, ikerkuntza eta garapen enpresariala biltzen dituen, Energia berriz-tagarrien inguruko Eskualde-ekosistema, bat sortu da

HEZKUNTZA

Goi-mailako Hezkuntzaren arloan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) badu Energia Berriztagarrien Katedra bat, eta Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa Unibertsitate Masterra eskaintzen du.

Horrek, prestakuntza altuko pertsonala lor daitekeela bermatzen du.

IKERKUNTZA

Ikerkuntzari, dagokionez, CENER-Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala  da aipatzekoa Nafarroako Gobernuak eta Estatuko Gobernuak sustatzen dute eta, energiari buruzko honako ikerketa-arlo hauetan, erreferentzia-puntu bat da nazioartean: energia eolikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, biomasa, eraikuntzaren arloko energia eta energia berriztagarriak sarean integratzea. CENERek lehen mailako azpiegitura tek-nologikoak ditu, hala nola Aerosorgailuen Saioetarako Zangozako Laborategia (LEA) eta Bigarren Belaunaldiko Bioerregaien Agoizko Zentroa (CB2G)

ENPRESA GARAPENA

Industriaren arloan, badaude zenbait trakzio-enpresa,, hala nola GAMESA o ACCIONA biak aitzindariak dira munduan energia eolikoaren sektorean, eta Nafarroan dituzte beren ikerketa-unitateak eta ekoizpenerako zenbait instalazio. Horiei lotuta, badira aerosorgailuetarako osagaiak ekoizten dituzten hainbat enpresa.

Horiez gain, badaude energia-sektoreko beste enpresa aitzindari batzuk, hala nolaINGETEAM euskal multinazionala eta GAS NAVARRA.

Energiaren sektorean soluzioak garatzen ari diren Start-Upen ehun garrantzitsu bat ere badago, eta, besteak beste, arlo hauetan ari dira: energia biltegiratzea, mikrosareak…

La Nafarroaren Garapenerako Sozietateak (SODENA) baditu finantza-tresnak eta zerbitzuak (arrisku-kapitala, maileguak, bermeak, inbertitzaileak bilatzea…) energiaren arloan enpresa-proiektuak garatzeko, hazi-kapitalaren fasetik hasi eta hazkundearen edo hedatzearen
faseraino.

Eskualde ekosistema honek, “Lekaroz Campus Enpresarial ́ ́-ean ezartzen den enpresari, Nafarroan kokatutako enpresekin (bezero potentzialak, hornitzaileak, kolaboratzaileak…) negozioak egiteko eta bere proiektuen garapenerako finantzaketa espezializatua lortzeko aukera ematen dio.

Esta web utiliza cookies para ofrecer la mejor experiencia posible. Si sigues navegando das tu consentimiento para la aceptación de Cookies y nuestra política de privacidad. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar