Nekazaritzako elikagaien teknologiak

Nekazaritzako elikagaien teknologiak

Espezializazio handiko ingurune estrategikoa

Nekazaritza Elikagaien sektore ekonomikoa gakoa da Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualderako. Hiru eskualdeetako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiek beren lehentasunezko gaitzat eta aukera-hobitzat hartzen dute.

Kluster ahaltsuetan elkartutako sektore enpresarial dinamiko batean islatzen da eskualde-apustu estrategiko hori:




NAFARROAKO NEKAZARITZA ELIKAGAIEN KLUSTERRA. Nekazaritza-elikagaiak eraldatzen dituzten 30 enpresa baino gehiago biltzen ditu (barazki-kontserbak, izoztutako produktuak, esnekiak, ogigintza, gozogintza, haragia, olioak…), baita prestakuntza-, teknologia- eta ingurune-zerbitzuetako enpresak eta eragileak ere.

AGRI SUD-OUEST INNOVATION “Hego-mendebaldeko Nekazaritzaren eta Nekazaritza-industriaren arloko Lehiakortasunerako Gunea” da, Frantziako Estatuak hala aitortua, eta, Akitaniako eta Midi-Pyrénée-ko eskualdean, sektoreko enpresa eta eragile nagusiak biltzen ditu.

UZTARTU KLUSTERRA (Ipar Euskal Herriko Nekazaritza Elikagaien Klusterra) Sektoreko ekoizle primarioak, eraldatzaileak eta bestelakoak biltzen ditu.

EUSKADIKO ELIKADURAREN KLUSTERRA lehen sektorean, eraldaketan, banaketan eta arlo horretako zerbitzuetan aritzen diren hogeita hamar bat enpresa biltzen ditu.


Nafarroa, tradizioa eta errealitatea elikaduraren industrian

Nekazaritza-elikagaiak eraldatzen dituzten 30 enpresa baino gehiago biltzen ditu (barazki-kontserbak, izoztutako produktuak, esnekiak, ogigintza, gozogintza, haragia, olioak…), baita prestakuntza-, teknologia- eta ingurune-zerbitzuetako enpresak eta eragileak ere.

HEZKUNTZA

Goi-mailako Hezkuntzari dagokionez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) honako gradu hauek eskaintzen ditu: Nekazaritza Elikaduraren eta Landa Inguruaren Ingeniaritza eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritza. Nafarroako Unibertsitateak, berriz, honako gradu hauek eskaintzen ditu: Giza Nutrizioa eta Dietetika, Biologia, Biokimika eta Kimika.

Horrek bermatzen du prestakuntza handiko pertsonala lor daitekeela.

IKERKUNTZA

Nafarroako Foru Komunitateak eragile nabariak ditu:

  • IdAB– Nekazaritza Bioteknologiako Institutua ; NUPek eta CSICek sustatzen dute eta honako arlo hauetan egiten du lan: biologia molekularra, ingeniaritza genetikoa, biokimika eta metabolomika. http://idab.es/
  • Elikagaien Teknologia eta Segurtasunaren Zentro Nazionala.. 100 profesional baino gehiagoko talde bat du eta, nekazaritza-elikagaien sektorearentzat, ikerketa-lanak egiten ditu eta zerbitzu teknologiko aurreratuak eman. http://www.cnta.es/
  • INTIA. Nekazaritza Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua..
    Nafarroako Gobernuko Sozietate Publiko bat da eta honako hau du helburu: ikerketa-lanak egitea eta lehen sektoreko eta nekazaritza-elikagaien industriako profesionalei ezagutza ematea. http://www.intiasa.es/

Ikerkuntza-ekosistema horrek Lekarozko Enpresa Campuseko enpresei aukera ematen die lehen mailako i+G proiektuetan lan egiteko, Zentro horiekin eta bi Unibertsitateekin elkarlanean.

ENPRESA GARAPENA

Industriaren arloan, badaude zenbait trakzio-enpresa,, hala nola AN TALDEA (talde Kooperatibo hori, maila nazionalean, aitzindaria da zerealetan, eta oso nabarmena, frutetan, barazkietan eta hegaztien arloan, eta, balio-katean, honako hauek integratzen ditu: ekoizpena, transformazioa eta merkaturatzea) eta VISCOFAN (munduan, liderra da zelulosazko eta kolagenozko bilgarri artifizialak eta haragi-produktuetarako plastikoak ekoizten eta merkaturatzen).

Horien ondoan, badaude eskualdean kokatutako enpresa asko beren azpisektoreetan lidergo-postuetan daudenak (Virto Ultraizoztuak, Nafarroako Izoztuak, BERLYS, UVESA, FLORETTE, GENERAL MILLS, IAN…) eta, halaber, nekazaritza-elikagaien industriarako zerbitzuak eta teknologiak eskaintzen dituzten zenbait enpresa (transformaziorako makinen ekoizleak, laborategiak, ingeniaritza-zerbitzuak…).
La Sociedad de Desarrollo de Navarra (SODENA) martxan jarri du Nekazaritza Elikagaien
Sektoreko Enpresa Proiektuetarako Azeleragailu bat,ORIZONT. Tresna horren bidez, aholkularitza eta finantza-laguntza (diru-laguntza + mailegu partizipatiboa) ematen du enpresa-proiektuaren lehen faseetarako.

Nafarroaren Garapenerako Sozietateak (SODENA) baditu finantza-tresnak eta zerbitzuak (arrisku-kapitala, maileguak, bermeak, inbertitzaileak bilatzea…) Nafarroan ezartzen diren proiektu enpresarialei laguntzeko.

Este ecosistema empresarial ofrece a la empresa que se ubique en el Campus la oportunidad de desarrollar negocios junto con empresas ya instaladas en Navarra (potenciales clientes, proveedores, colaboradores,..) y de obtener financiación especializada para el desarrollo de su proyecto empresarial.

Esta web utiliza cookies para ofrecer la mejor experiencia posible. Si sigues navegando das tu consentimiento para la aceptación de Cookies y nuestra política de privacidad. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar