Sormen- industriak

Sormen- industriak

Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualderako aukerak dakatzan sektorea

Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S3) egin berri den berridazketan, “Sormen-In-dustriak eta Industria Digitalak” 6 Lehentasunezko Gaietako bat da. Euskadiko S3 Estrategiak “Aisial-dia, Entrenimendua eta Kultura” Lurraldeari lotutako aukera-hobitzat hartzen du. Bi kasu horietan, ikusten da badagoela nolabaiteko espezializazioa, baina, hala ere, handitzeko ahalmen hagitz handia ere badela.

Sektorearen egiturari dagokionez, hiru eskualdeetan, badaude Klusterrak sektorearen enpresa ugari biltzen dituztenak:




HIZKUNTZAREN INDUSTRIAREN ALORREKO KLUSTERRA-LANGUNE

EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTERRA-EIKEN

CLUSTER CREATIF SILOGRAPHIC

NAFARROAKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTERRA-CLAVNA Sortu berria da eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Elkartea-NAPAR eta NICDO Kultura, Kirola eta Aisialdi Azpiegituren Nafarroako Sozietate Publikoa NICDO biltzen ditu, beste ekoiztetxe eta komunikazio-enpresekin batean.


Nafarroa, sormenerako ekosistema

LURRALDEA

Nafarroako paisaiaren aberastasuna eta aniztasuna lehen mailako aktiboa dira zinema-ekoizpenerako. Horrek ekarri du azken urteotan gero eta film eta serie gehiago filmatzea inguru horretan, hala nola “Juego de Tronos”, “El Guardián Invisible”, “Ocho Apellidos Vascos” eta “Las Brujas de Zugarramurdi”.

Paisaien eta ondarearen aniztasunari Lekarozko Enpresa Campusak a la Costa Vasca (Donostia- San Sebastián, Hondarribia, Biarritz,..), Euskal Kostaldearekin duen hur-biltasuna gehitu behar diogu (Donostia, Hondarribia, Biarritz…),horiei esker bihurtzen baita kokapen ezin hobea ikus-entzunezkoen sektorearekin lotutako enpresetarako..

ZERBITZUAK

Baztenek izaera elebiduna eta mugarteko harreman handia izateaz gain, Campusak ere badu prestakuntzarako lehen mailako ekipamendua: Baliabide- eta Jarduera-Zentroa, eta, hala, Leka-rozko Enpresa Campusa kokapen bikaina dasormen-industrietarako, industria digitaletarako eta hizkuntza-zerbitzuen enpresetarako.

HEZKUNTZA

Goi-mailako Hezkuntzari dagokionez, Nafarroako Unibertsiteak honako Gradu hauek eskaintzen ditu: Ikusentzunezko Komunikazioa, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, eta Diseinua.
Lanbide Hezkuntzari dagokionez, Nafarroan, arlo horretako Goi- eta Erdi-mailako Zikloak eskaintzen dira: Arte Plastikoak eta Diseinua, eta Irudia eta Soinua.

ENPRESA GARAPENA

Azken 30 urtean, espezializazio handiko enpresa txikien ekosistema bat sortu da ikus-entzunezkoen filmazio eta ekoizpenaren azpisektorean; NAPAR-Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Elkar-teko.kide dira horietako batzuk.
2009z geroz, Nafarroako Gobernuak badu bulego bat – Navarra Film Commission – gure Erkidegoan filmatu nahi duten ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalei beren lanean laguntzeko.

PIZGARRIAK

Nafarroak %35 kenketa fiskala egiten du zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko ekoizpenetan inbertsioak egiteagatik.

Nafarroako Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak diru-laguntzetarako deialdiakegiten ditu film luzeak, film laburrak eta iraunpen erdiko filmak ekoizteko.

Mezenasgo Kulturalaren 8/2014 Foru Legeak (MECNA) elkarlan publiko-pribatuko eredu berri bat sor-tu du proiektu eta jarduera kulturalak egiteko; sortzaileei aukera ematen die MECNA zigilua eskuratzeko eta mezenasei, pertsona fisikoei eta enpresei onura fiskal handiak lortzeko.

Nafarroaren Garapenerako Sozietateak (SODENA)  baditu finantza-tresnak eta zerbit-zuak (arrisku-kapitala, maileguak, bermeak, inbertitzaileak bilatzea…) sormenarekin lotutako industrien eta industria digitalen arloan enpresa-proiektuak garatzeko.

Lurralde-ekosistema horrek Lekarozko Enpresa Campusean kokatzen den enpresari aukera emanen dio Nafarroan dagoeneko kokatu diren profesional eta enpresekin proiektuak garatzeko eta horietarako finantzazioa eta pizgarri fiskalak lortzeko.

Esta web utiliza cookies para ofrecer la mejor experiencia posible. Si sigues navegando das tu consentimiento para la aceptación de Cookies y nuestra política de privacidad. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar