Ingurune naturala

BAZTAN IBARRA

Baztango Ibarra, bere paisaia berde eta primeran mantendutako baserri nahiz dorretxeez jositako herrien izaera bereizgarriarengatik nabarmentzen da. Baztango biztanleria, beren tradizio, hizkuntza (Euskara) eta ohituren zaindari dira.

Ibarrak, kirol ezberdinetan aritzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: Mendi ateraldiak, ekitazioa, espeleología, arrantza… Gainera, Euskal kostaldetik hurbil egoteak, surf eta golf-a bezalako beste kirolaz gozatzea ahalbidetzen du.

Lekaroz, itsas mailaren gainetik 239 metrotara eta Bertizko jaurerritik oso hurbil dagoen Baztan ibarraren paraje paregabean kokatuta dago. Gainera, Bidasoa ibaiaren adarrak diren Lekaroz eta Bagerdi erreken artean, mendiz inguraturiko ingurune natural ikusgarri batean murgilduta dago. Ibarra gurutzatu eta Lekaroz herri eta Campusari izena ematen dioen ibaiaren ertzetan, joan den mendetik gaur egunerarte, halako ingurune batez hunkitu ziren izen handiko eta beti zonaldeari lotuta egongo diren idazle zein pintoreak bizi izan dira. Natura dotore eta oparoari mesede egiten dioen izotzaldirik gabeko mikroklima epel eta hezeari esker, baso atlantikoen adibide ederrak aurkitu daitezke inguru hortan.

Esta web utiliza cookies para ofrecer la mejor experiencia posible. Si sigues navegando das tu consentimiento para la aceptación de Cookies y nuestra política de privacidad. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar