Instalazioak

INSTALAZIOAK

Enpresen beharrak asetzeko irtenbideak eskaintzen ditu Campus Enpresarialak:

Alde batetik, enpresa bakoitzak, beren bulego edota industria nabeak eraikitzeko lurzorua eskuratu dezake:

  • Erabat urbanizatutako lurzorua, zerbitzu, ur, energía, telekomunikazio, saneamendu, errepide nahiz berdeguneez hornituta.
  • Lurzoruaren prezio lehiakorra
  • Enpresen beharretara moldatutako partzela dimentsio flexibleak

Bestetik, aurretik eraikitako bulego edota industria nabeak alokatu ditzazkete enpresek.

Azkenik, enpresek, hasierako instalazio moduan, aurrez eskolako eliza zen eta orain Enpresa Haztegi den espazioan kokatzeko aukera dute.

Campusaren barnean ere, Baliabide eta Jarduera zentrua dago. Jada sortu eta martxan jarritako espazio hau, ekitaldi enpresarialak eta beste motatako kurtso, jardunaldi nahiz seminarioak jasotzeko guztiz hornituta dago.

Lekaroz Campus Enpresariala, eraikin gutxiz osatutako berrurbanizazio bat planteatzen du. Izan ere, 12 hektareetako esparru batean, 28.000 metro karratu dituen eremu batean besterik ez da eraikiko. Espazio honetan, berdegune zabalak egoteaz gain, txirrindulentzako bide gorri eta oinezkoentzako bideen aldeko apustu egiten du. Parke baten antzerako, eta espazioen arteko itxiturarik gabeko eremu malgua izatea bilatu nahi da, ibilgailuentzako, alboko perimetroen bide eta aparkalekuak emanez.

Esta web utiliza cookies para ofrecer la mejor experiencia posible. Si sigues navegando das tu consentimiento para la aceptación de Cookies y nuestra política de privacidad. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar