Lekarozko Campuseko Eliza
Lekarozko Enpresa Campusean dagoen Eliza (Kontseilu Oneko Ama, gaur egun desakralizatua) Kaputxinoen Lezkarozko Eskola zaharretik geratzen den eraikin bakarra da.
Elizak, bere barruan, bulegoak, prestakuntza eta bilera aretoak, eta 191m2-ko funtzio anitzeko gune zabal bat ditu.
Gainera, edozein ekitalditarako ekipamenduarekin egokitua dago; 18 m2-ko cowork bulegoak, prestakuntzarako guneak (40 m2), bilera gelak eta funtzio anitzeko guneak ditu.
Bere erabilera (egun, aste zein aldi luzeagoetan) ondoan duen Lekarozko Elkarrekiko Harremanetarako Zentroaren erabilerarekin uztartu daiteke. Elkarrekiko Harremanetarako Zentroak 48 banakako gela ditu.
Workshop eta coliving ekimenak hartzeko prestatutako ingurunea da, Baztan bailararen erdian.



